Kaixo irakurle! Zertarako birziklatzea?
Badirudi moda kontua dela birziklatzearena baina gure gizartearentzako berebiziko garrantzia duen ekintza da. Funtsean, birziklatzea, objektu edota elementuen berrerabiltzean datza. Honela, baztertuta edo zaborra bihurtuta bukatuko zuten gauzei bigarren erabilpen (bigarren bizitza) bat ematen zaie.
Birziklapena ekologiarekin lotuta dago zuzen-zuzenean. Gizadia planeta eskaintzen dizkigun baliabideetaz baliatu behar da baina naturaz eta gure planetaz gehiegi abusatu gabe eta kalte esanguratsuak eragin gabe naturan. Hortaz, norbanako bakoitzak neurri batean birziklatzea guztion ongizatea dakar. Gainera, gure planeta eskaintzen dizkigun baliabideak mugatuak dira. Hobe izango zen laster kontzientziatzea ea ikastea gure planetaren osasuna, zeharka, gure osasuna dela.
IZAN ZAITEZ ARDURATSU, BIRZIKLATU!!!