sábado, 26 de diciembre de 2015

OZEANOEN USTIAPENA


GEHIEGIZKO ARRANTZA


Dakigunez, planeta honetan ditugun arazoak oso ugariak dira gizadiaren aztarnaren ondorioz. Naturarekin loturikoak, blog honetan aztertuko ditugunak, edonon topa dezakegu. Natura osatzen duten eremu guztiak minduta ikusten dira: Atmosfera, glaziarrak, mendiak, ozeanoak....

Azken adibide honen inguruan hitz egingo dugu gaur, ozeanoan topa dezakegun gehiegizko arrantzari buruz, hain zuzen ere.

Gure ozeanoetan ustiapen arazo larriak ditugu eta egoera konponezina bihurtzen ari da, gehiegizko arrantzaren ondorioz. Datuei erreparatuz, itsaso Mediterraneoan dauden arrainen poblazioaren %80-a ustiapena jasaten dute. Atlantikoan, ozeano mailan, ia-ia arrainen %40-a ustiapenaren eraginaren menpe daude.

Arazo mota hauek nazioarteko erantzun bat merezi dute, guztion ongizatea tartean baitago. Hori dela eta, garrantzitsua gauzatzen da herrialdeen artean kordinatzea eta arazoari aurka egiteko plan bat sortzea.

Ildo honetatik jarraituz, 2013-an Europa mailan ardura batzuk hartu ziren eta gure itsaso zein ozeanoetarako garapen iraunkorrerako plan bat diseinatu zuten. Gure herrialdean, PPC (Politica Pesquera Comun) duela bi urte adostu zuten eta 2014-an indarrean jarri zen. Dena den, plan hauen jarraipena zaila da. Batzuetan arrantzaleak eta beste batzuetan estatuak bera honelako arauen jarraipena ekiditzen dute. Argi euki behar dugu beste alde batera begiratzea ez dela irtenbidea, arazoa guztiona baita.


Azkenik, hemen uzten dizuet gehiegizko arrantzaren inguruan topatu dudan bideo xehe bat.



No hay comentarios:

Publicar un comentario